Egile Ogitarteko onenaren saria ere eskuratu du Alex Mugika leitzarrak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 25a

Hainbat sari eta lehiaketa irabaziak ditu dagoeneko Alex Mugika sukaldari leitzarrak. Artxiboko argazkia

Estatuko eta atzerriko kasik ehun sukaldarik aurkeztu dituzte beraien ogitarteko bereziak lehiaketara

Estatu osoko eta atzerriko kasik ehun sukaldari baino gehiagok parte hartu du Berlys enpresak antolatutako Egile Ogitarteko lehiaketaren bederatzigarren edizioan. Urtarrilaren 24ean Madrilen egin zen finalerako sei ogitarteko sailkatu ziren eta horien artean, Alex Mugika leitzarrak prestatutakoak lortu zuen lehen saria.

Estatu osoko eta atzerriko kasik ehun sukaldari baino gehiagok parte hartu du Berlys enpresak antolatutako Egile Ogitarteko lehiaketaren bederatzigarren edizioan. Urtarrilaren 24ean Madrilen egin zen finalerako sei ogitarteko sailkatu ziren eta horien artean, Alex Mugika leitzarrak prestatutakoak lortu zuen lehen saria.

Iruñeko Estafeta karrikako La Cocina de Alex Mujika jatetxeko sukaldariak txangurro eta antxoaz egindako ogitartekoa aurkeztu zuen eta horixe izan zen onena, Lorenzo Diaz kazetari eta gastronomoak presiditzen zuen epaimahaiarendako. Bertze epaimahaikideen artean, Martin Berasategi eta Angel Leon sukaldari entzutetsuak, Pepe Ribagorda eta Marta Fernandez sukaldariak edo Juan Echanove aktorea zeuden.

Erabakiaren berri jakiterakoan, pozez agertu zen Mugika eta aurkeztutako ogitartekoen maila oso altua zela aipatu zuen. Urtetan Leitzako Basakabi jatetxearen ardura izan eta sukaldaritzari buruzko zenbait liburu aurkeztu ondotik, gaur egun Iruñeko Gaztelu Enparantzako La Perla Hoteleko jatetxeko sukaldean ari da Alex Mugika. Hain zuzen, saria La cocina de Alex Mugika jatetxea gastrobar bezala ezagutzera emateko urrats oso garrantzitsua dela ere aipatu zuen.

 

Nafarroako Kaxula lehiaketa irabazi zuen iaz

Gogoratu behar da joan den urteko Nafarroako Kaxula lehiaketa ere irabazi zuela Alex Mugika sukaldari leitzarrak. Orduan, tripaki eta onddo fideuá aurkeztu zuen Iruñeko Gazteluleku elkartearen lehiaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun