Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako partidak jokatu ziren otsailaren 1ean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 2a

Bigarren mailakoak Beran aritu ziren asteazken arratsaldean eta elitekoak Donezteben

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketaren barrenean, seniorren bigarren mailako eta eliteko pilotarien partidak jokatu ziren otsailaren 1ean Beran eta Donezteben.

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketaren barrenean, seniorren bigarren mailako eta eliteko pilotarien partidak jokatu ziren otsailaren 1ean Beran eta Donezteben.

 

Bigarren mailakoak Beran

Beran, asteazken arratsaldean aritu ziren bigarren mailakoak. Lehen partidan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi 22 eta 5 irabazi zieten Andoaingo Eskudero eta Otañori. Bigarrenean, Buruz Gaingo Iraola eta Errekako Mindegiak ere 5 tantutan utzi zituzten Zugarraldeko Zuasti eta Juandeabaurre. Hirugarrenean, Danakeko Goikoetxea eta Madariaga agertu ez zirenez, zuzenean aitzinera eginen dute Antiguoko Fernandez I eta Fernandez II.ak. Laugarren eta hondar partidan, Buruz Gaingo Soto eta Garciak 22 eta 14 irabazi zieten Oiarpeko Martinez eta Irastorzaren kontra.

 

Elitekoak Donezteben

Elite mailakoak, Doneztebeko pilotalekuan aritu ziren. Esain eta Gorritik 22 eta 18 irabazi zieten Quina eta Telletxeari; Bilbao eta Mitxelenak 22 eta 19 irabazi zieten Belloso eta Beobideri; Angita eta Lukinek 22 eta 12 irabazi zieten Bengoetxea eta Lasari, eta Santxo eta Altunak 22 eta 11 irabazi zieten Ojuel eta Uzkudun-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun