Koteto Ezkurra eta Migel Mari Urrutiak bikote handia osatzen dute, baina ezin izan zuten Xanti Uterga, Juaristi eta Etxeberria III.ak osatutako hirukotea mendean hartu. 40 eta 35 nagusitu zen hirukoa urtarrilaren 19an Galarretan jokatutako partida bikainean.
Bertze hiru partida ere jokatu ziren ortzegun arratsaldean Hernaniko pilotalekuan. Urrutia II eta Zubizarretak 35 eta 25 irabazi zieten Juanmartiñena eta Olazarri; Etxeberria IV eta Barrenetxea IV.ak, 40 eta 33 irabazi zieten Oinatz eta Ioni; Agirresarobe eta Saldiasek 30 eta 29 irabazi zieten Matxin III eta Zubiriri.
Larunbateko jaialdia
Urtarrilaren 21ean, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera ere, lau partida ikusgarri jokatuko dira Galarreta pilotalekuan.
1. Juanmartiñena eta Aizpurua II, Matxin VI eta Zubiriren kontra, 35 tantura.
2. Zeberio II eta Urrutia I, Urriza eta San Migelen kontra, 40 tantura.
3. Endika eta Ion, Urtasun eta Barrenetxea IV.aren kontra, 40 tantura.
4. Matxin IV.a eta Urko, Etxabe eta Agirrezabalaren kontra, 30 tantura.