Paxaka txapelketaren finalerdiak jokatuko dira urtarrilaren 28an

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 24a

Iruritako lau talde sartu dira finalaurrekoetan

Baztan-Errekako XII. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 21ean, larunbat arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Honenbertzez, urtarrilaren 28an jokatuko diren final erdietako protagonistak zein izanen diren erabaki da.

Baztan-Errekako XII. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 21ean, larunbat arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Honenbertzez, urtarrilaren 28an jokatuko diren final erdietako protagonistak zein izanen diren erabaki da.

A multzoan zen berdinketarik handiena, talde guziak partida bana irabazia eta bertzea galduarekin ailegatu baitziren hirugarren jardunaldira. Hortaz, final laurdenetako gurutzaketa garbia zela ere erraten ahal zen, hirugarren jardunaldiko irabazleek lortuko baitzuten finalerdietan sartzea. Honela, Irurita Ak 9 eta 5 irabazi zion Irurita Bri eta arratsaldeko partidarik borrokatuenean, Irurita Dk 9 eta 8 irabazi zion Oizi. Hortaz, joku bakarrak erabaki zuen finalerdietarako sailkatzea.

B multzoan, Irurita Gk 9 eta 3 irabazi zion Irurita Eri. Halere, Irurita Ek lortu du sailkapen burua eta Irurita G izan da bigarren. Biek bina partida irabazi dituzte.

Bertze partidan, larunbata arte alerik irabazi gabe zegoen Irurita Fk 9 eta 5 irabazi zion Irurita Hri. Biak partida bana irabazita gelditu dira finalerdietatik kanpo.

 

Finalerdiak urtarrilaren 28an

Honela, urtarrilaren 28an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera jokatuko dira finalerdiak.

17:00etan: Irurita A (M. Garate, J. Urtasun eta J.M. Salaburu) – Irurita G (G. Etxenike, I. Zabaleta, M. Bidegain).

18:00etan: Irurita E (O. Urrutia, X. Ripa eta M.A. Iñarrea) – Irurita D (M. Ballarena, J. Etxenike eta C. Sarratea)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun