Bederatzi apartamentu turistiko eskaintzen ditu Iturengo Tresaneak

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 23a

Tresaneako apartamentuetako bateko sukaldea. Utzitako argazkia

Urtarrilaren 20an egin zen aurkezpen ofiziala

Iturengo, Kontzeju karrikaren 11n dagoen Tresanea apartamentu turistikoaren inaugurazioa egin zen urtarrilaren 20an, ortziral arratsaldean, ate irekien jardunaldi batekin.

Iturengo, Kontzeju karrikaren 11n dagoen Tresanea apartamentu turistikoaren inaugurazioa egin zen urtarrilaren 20an, ortziral arratsaldean, ate irekien jardunaldi batekin.

Iturengo Tresanea, Iturenen kokatutako jauretxe bat da. Bere lehenengo erreferentziak XVI. mendekoak dira. 2011. urtean, berritua eta 9 apartamentu turistikoetan bihurtua izanda eta Baztan-Bidasoako turismo eskaera gero eta handiagoari erantzutea du helburu.

9 apartamentuek erosotasun guztiak dituzte eta azken detailerarte dekoratuta daude, bezeroari lasaitasunezko eremu goxoa eta dotorea eskaintzeko asmoz. Apartamentuek 65 metro koadro dituzte eta egongela, bi gela, sukaldea eta guztiz hornitutako komuna dituzte. Berogailua, plasmazko telebista eta doako wi-fi konexioa ere badute.

Suiteak berriz, 32 metro dituzte eta egongela, gela bat, guztiz hornitutako komuna dutxarekin eta sukalde-ttiki bat ditu, garbigailu, hozkailu, bitrozeramika eta mikrouhinarekin. Berogailua, plasmazko telebista eta doako wi-fi konexioa ere badute. Egongelak, 1,5m-ko sofaohe bat ere badu, bi pertsonentzat.

Aukera ezinhobea eskaintzen dute, egonaldi laburrez gain, ertain eta luzeak ere egin nahi dituzten eta hoteletako giro desberdina bilatzen duten, baina honen abantailak nahi dituzten pertsona profesional nahiz familientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun