Xorroxin Irratiko ‘Karakola segi hola’ saioak hogei urte bete ditu

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 18a

Karakola segi hola saioaren urteurreneko emanaldiaren une bat. Pello San Millan

Urtarrilaren 13an, ortziral arratsean irratsaio berezia egin zen Erratzuko Zubipuntatik

Xorroxin Irratiko Karakola, Iruritako irrati estudioan errestoa uzten hasi zenetik 20 urte pasa dira eta horrela segitzeko kemenik ez du falta. Karakola Segi Hola, Xorroxin Irratiko arratseko irratsaioak joan den urtarrilaren 7an 20 urte bete zituen. Irratiak 30 urte beteak dituen honetan, ez da marka makala Karakola Segi Hola irratsaioarena.

Xorroxin Irratiko Karakola, Iruritako irrati estudioan errestoa uzten hasi zenetik 20 urte pasa dira eta horrela segitzeko kemenik ez du falta. Karakola Segi Hola, Xorroxin Irratiko arratseko irratsaioak joan den urtarrilaren 7an 20 urte bete zituen. Irratiak 30 urte beteak dituen honetan, ez da marka makala Karakola Segi Hola irratsaioarena.

Irratiaren sortzaileen hasierako ideia, gazte jendearentzat zerbait eskeintzea izan zen. Ordurako irratian laguntzen hasia zen Josetxo Apezetxea esatari eta lankideari proposatu eta honek irratsaioa aintzinera eramateko erronka beregain hartu zuen. Hala ere, geroztik urte mordoxka pasa dira eta hasierako ardatzak eremu gehiagotara zabaltzen joan da Karakola Segi Hola. Gaur egun, hainbat esparru jorratzen dira saioan eta beraz, entzulegoa orotarikoa da, entzule gazteetara mugatu gabe.

Tenoreari dagokionez, astelehenetik ortziralera eta ilunabarreko zortzietatik arratseko hamarretara uhineratu da hasieratik eta gisa berean, Josetxo Apezetxea izan da beti gidari hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin.

Xorroxinetik diotenez, tamaina honetako urtebetetzeak ezin direnez ospatu gabe utzi, urtarrilaren 13an, ortziral arratsean, animaleko besta egin zen Erratzuko Zubipunta ostatuan. Bertan jaio zen Xorroxin; bertan ere lagun aunitz ditu irrati honetako Karakolak, noski Josetxo lankidea ere bertakoa da eta era berean, Zubipunta ostatuak ere ia 21 urte bete ditu… horiek guziak elkartuz, aitzaki ezin hobea izan zen ilunabarretik topaketa ederraz gozatzeko. 20:00etatik hasita, Karakola Segi Hola irratsaio berexia izan zen, irratiaren hasierako sortzaile, egungo berriemaile eta bertze kalakari zenbaitekin solasaldiak tartekatuz, Pottoka, Morau, Mugaldekoak, Iturri... beuren hitzak eta kantuak zuzenean eskeini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun