Herriko etxea haurrentzako jolas parke berria eraikitzen ari da Lur berri gelaren ondoan. Jadanik bat bazen Omordiako behereko aldean, baina berria handiagoa da bada xirrista bat, bilintxi balantxak, etxola ttiki bat haurrentzat eta gainera zola berezi bat badu haurrak babesteko, zaharrean harriak ziren. Oraindik obretan da baina agian egun ederretako idekia izanen da.