Herriko ondarearen korala muntatzeko kurtsoa egiten ari dira

Joana GUERENDIAIN 2012ko urtarrilaren 17a

Hilabetean bi aldiz elkartzen dira hogoi lagun Claude Lafitterekin

Irailaren bukaeratik 20 pertsonak segitu dituzte Claude Lafitten kurtsoak, korala baten muntatzeko xedearekin. Kurtsoak 2012ko erearoaren bukaera arte emanak izanen dira, hilabetean bi aldiz. Momentu honetan Elizanbururen kantu batzuk lantzen dituzte, azpimarratzekoa da kurtso denboretan kantuen itzulpen bat proposatua dela euskara ez dakitenentzat. Heldu den errepikak urtarrilaren 19an, otsailaren 2 eta 23 an, martxoaren 8 eta 22 an eginen dira, gaueko 8etan Denen etxean (2.estaian). Edonork taldearen kide izan nahi badu, informazioak ukaiten ahal ditu mailez: sarakoondarea@yahoo.fr edo webgunean: www.sarakoondarea.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun