2011. urte bukaeran 1.200 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino 54 gehiago (%4,71ko igoera) eta 2010eko abenduaren 31n baino 70 gehiago. 2011ko abenduko gorabeherak kontuan hartuz, 327 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegun Bulegoaren bitartez, horietatik 35 bakarrik mugagabeak.
2011ko datuak
2010. urtea 1.130 langabeturekin bukatu ondotik, 2011ko urtarrilean 83 lagun gehiago ziren langabezian, 1.213. Otsailean 1.215era igo zen; martxoan 1.198 (-17); apirilean 1.148 (-50); maiatzean 1.110 (-38); ekainean 1.046 (-64); uztailean 1.071 (+25); abuztuan 1.095 (+24); irailean 1.101 (+6); urrian 1.117 (+16); azaroan 1.146 (+29) eta abenduan 1.200 (+54).