Elgorriagako inauteriak urtarrilaren 20 eta 21ean ospatuko dira

Jose Ignacio OLAZAR 2012ko urtarrilaren 19a

Gazteak puxka biltzen ibiliko dira etxez etxe. Utzitako argazkia

Ortziral arratseko 20:00etan botako den suziriarekin abiatuko dira

Elgorriagako inauteriak urtarrilaren 20 eta 21ean izanen dira. Urtarrilaren 20an, ortziral arratseko 20:00etan inauteriak hasteko suziria botako da eta, herrian barna ibili ondotik, Hilarion jatetxean afaria izanen dute, akordeolariak girotua.

Urtarrilaren 21ean, larunbata, Ostatuan gosaldu ondotik herrian barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen. Hilarionen bazkaldu ondotik, mozorro lehiaketa eta zozketa eginen dira eta arratsean, gazteek eta nahi duten herritarrek afaria eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun