Paxaka txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 17a

Larunbateko hirugarren jardunaldian erabakiko dira finalerdietako gurutzaketak

Laxoa Elkarteak hamabigarren urtez antolatutako paxaka txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 14ean. Berdintasun handia dago bi multzotan, eta urtarrilaren 21eko hirugarren jardunaldian erabakiko dira finalerdietarako txartelak.

Laxoa Elkarteak hamabigarren urtez antolatutako paxaka txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 14ean. Berdintasun handia dago bi multzotan, eta urtarrilaren 21eko hirugarren jardunaldian erabakiko dira finalerdietarako txartelak. Larunbatean honako emaitza hauek izan ziren:

A multzoan:

Irurita A (M. Garate-J.Urtasun eta JM Salaburu), 9; Irurita D (M. Ballarena, J. Etxenike eta C. Sarratea), 1

Oiz (I. Bereau, U. Zelaieta eta K. Mindegia), 7; Irurita B (X. Bazterrika, C. Iñarrea eta X. Barberena), 9

 

B multzoan:

Irurita E (O. Urrutia, X. Ripa eta MA Iñarrea), 9; Irurita F (M. Etxenike, I. Etxandi eta J. Ramos), 4

Irurita G (G. Etxenike, I. Zabaleta, M. Bidegain), 3; Irurita H (I. Urrutia, J. Garate eta K. Goikoetxea), 9

Gauzak honela, A multzoan berdintasun ikaragarria dago, lau taldeek bi partida jokatu eta partida bana irabazi eta galdu baitute. B multzoan Irurita Ek irabazi ditu bi partidak eta Irurita F biak galdu, baina hemen ere hirugarren jardunaldian erabakiko dira finalerdietako protagonistak.

 

Hirugarren jardunaldia urtarrilaren 21ean

Heldu den larunbatean, ilbeltzaren 21ean jokatuko da hirugarren jardunaldia Iruritako Aranabia pilotalekuan.

16:00etan: Irurita F – Irurita H

17:00etan: Oiz – Irurita D

18:00etan: Irurita E – Irurita G

19:00etan: Irurita A – Irurita B

Hiru jardunaldiko ligaxkaren ondotik, multzo bakoitzeko bi lehenbiziko sailkatuak finalerdietan gurutzatuko dira, urtarrilaren 28an edo otsailaren 4ean, jokalariek erabakitzen duten egunean. Final handia eta hirugarren posturako partidak berriz, otsailaren 4ean edo 11n jokatuko dira Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun