Urteko azken bilera ere egin zuen zuzendaritza batzordeak

Fernando ETXEBERRIA 2012ko urtarrilaren 16a

Arkupeak elkarteko zuzendaritza batzordea bildu zen abenduaren 28an Donezteben. Fernando Etxeberria

Uztailean Pirinioetara joanen dira mendizaleak

Urteko azken bilera ere egin zuen Arkupeak elkarteko batzordeak abenduaren 28an. Bestan aipatutako kontuetaz gain, bes­te zenbait ere izan zituzten hizpide. Hala nola, bidaia berezien artean, uztailean mendizaleek eginen dutena aipatu zen, bost egunez segidan Artouste, Formigal (Roya kanalaren zeharkaldia), ibon edo aintzira urdinak, Midi D’Osseau eta Ordesako Cola de Caballo igoko baitituzte. Gainera, Larune­ra trenez igo ondotik, Sara eta Urdazubiko leizeak ere bisitatuko dituzte, Zugarramurdin bazkalduz. He­rri­etako delegatuek baz­kideen kontu zenbakiak biltzen egindako lana eskertu zuen batzordeak eta, aldi berean, delegatuek deus kobra­tzen ez badute ere, bazkideen zerbi­tzura egiten dituzten kilometro eta telefono gastuak ordain­tzen zaizkienez, kontu horiek txukun eramateko zerrenda bana eman zitzaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun