Alkate berria dute Aranon, Donamarian, Elgorriagan, Iturenen eta lehengoa Urrozen

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 16a

Abenduaren 10az geroztik, alkate berria dute eskualdeko bortz herrik. Aranon aldeko boto guztiak jasota, Ainhoa Ansa da alkatea; Donamarian ere arazorik gabe izendatu zuten Mikel Arregi alkate kargurako; Elgorriagan Jose Ignacio Olazar izanen da alkate, baina gainerako zinego­tziekin ardurak banatu eginen ditu; eta Iturenen Mari Jose Bereauk hartu du alkate ardura. Guztiak alkate lanetan lehenbiziko aldiz ariko dira. Urrozen, ordea, azken urte hauetan alkate­tzan aritu den Inaxio Urrozek segituko du karguan, abenduaren 10eko kargu-hartze egunean bortz botoetatik lau hartu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun