Olentzero etorri zen Eguberri bezperan. Lehenbizi gazteak, gurasoak eta haurrak etxez etxe ibiltzen dira, turroia, xoxa, goxokiak eta beste bilduz. Gero menditik jausten da Olentzero eta herriko estalpera joaten da opariak banatzera. Denak kontent gelditu ziren. Errege bezperan, baserritan eta herrian ibili ziren gaztetxoak eskean joareekin. Gauean helduen txanda izan zen. Eguberriak pasatuta, San Anton egunari eta inauteriei begira daude herritarrak.