Nafarroako Gobernuaren laguntzarik gabe, aurrera begira Gaztegunea nola antolatu aztertzen ari dira gurasoak. Ines Gerekak lehendakaritza utzi eta Lourdes Santestebanek hartu du urte baterako. Lehendakari ordea Beatriz Babaze sartu da, Maria Salanuevaren lekua hartuz. Idazkaritza eta diruzaintzan segituko dute Txasek eta Ferminek. Gurasoek ordaintzen duten kuotarekin ireki nahi da eta Leire Bazterrikak eskaintza egin du asteartetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara irekitzeko. 12 urtetik goitikoek ere bazuten txoko bat, baina orain leku berri baten bila ari dira.