Pasatu dira olentzero eta erregeen bisitak. Eguberri bezperan, olentzero etorri baino lehen, gaztetxoek herrian barna buelta eman zuten kantu kantari, olentzero txikia astoarekin karro gainean zutela. Ilunabarrean, suziriak eskuetan zituztela, ongi etorria ematera hurbildu ziren Joaldunak.
Errege bezperan ere sekulako besta izan zen. Arratsaldean gaztetxoenak joareak jo zituzten Aurtiz eta Iturenen. Gauean herri afaria izan zen eta ondotik, gazte eta zahar, neska eta mutilek joare soinuez bete zituzten bazterrak.