Zuraren arloko lan topaketak eginen dira urtarrilaren 19an Irungo Ficoban

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 16a

Irungo Bidasoa Institutuak antolatuta, egurra, altzariak eta kortxoaren sektorea aztertuko da

Lanbide Heziketaren eta Enpresen arteko harremana sendotzea da III. Lanbide Heziketaren Euskal Planaren 14. Neurria. Helburu horrekin ehinen diren lan topaketen barrenean, zuraren arloko jardunaldia eginen da heldu den ortegunean, urtarrilaren 19an, 09:00etatik 17:30era Irungo Ficoban, Irungo Bidasoa Institutuak antolatuta.

Lanbide Heziketaren eta Enpresen arteko harremana sendotzea da III. Lanbide Heziketaren Euskal Planaren 14. Neurria. Helburu horrekin ehinen diren lan topaketen barrenean, zuraren arloko jardunaldia eginen da heldu den ortegunean, urtarrilaren 19an, 09:00etatik 17:30era Irungo Ficoban, Irungo Bidasoa Institutuak antolatuta.

Zuraren sektorearen etorkizuneko erronkak: Lanbide Heziketaren parte-hartze aktiboa izenburupean, egurra, altzariak eta kortxoarekin zerikusia duen lan arloa izanen da hizpide. 09:00etan bertaratzen direnei harrera eginen diete Irungo Bidasoa Institutuko Jose Ignacio Iruretagoienak eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak. Segidan, 09:15ean, irekiera-ekitaldian izanen dira Isabel Celaa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua; Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua eta Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.

09:35ean hasiko dira gai ezberdinak lantzen. “Zuraren sektorearen etorkizuna eta kualifikazio-beharrak gaiaz” ariko dira Mari Jose Madariaga, Lanbide Heziketako zuzendaria eta Amaia Barrena, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria. 10:30ean, “Zuraren erabilerak” gaiaz ariko da Fermin Olabe, Nafarroako Gobernuko Baso Kudeaketako burua. 11:00etan kafea atsedenaldia hartu ondotik, 11:30ean Lanbide Heziketa berriaz ariko dira Izaskun Zabala, KEI-IVACeko Kualifikazio Arloko koordinatzailea eta Fernando Izaga, Itsasmendikoi-ko zuzendari teknikoa.. 12:00etatik 13:30era lan-taldeak osatuko dira, lau dinamika lantzeko: Basogintza, egurraren sailkapen eta estandarizazioa jatorrian, enpresak eta formakuntza eta, azkenik, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea eta zentro teknologikoak.

13:30etik 15:30era bazkaltzeko tenorea izanen da eta 15:30etik 16:30era mahaingurua eginen da. “Zura eraikuntzan. Sektorerako beharrezko apustua” gaiaz ariko dira INIAko Juan Ignacio Fernandez, Kordobako Unibertsitateko Marta Conde eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Julian Unanue. Segidan, egitura-erabilerarako zurak ezaugarritzeko proiektuaren aurkezpena eginen du Irungo Bidasoa Institutuko Mari Jose Barriolak. 17:00etan, lan-taldeen ondorioak azalduko ditu Jesus Mari Caballerok, Tolosako Paper Eskolako irakasleak eta 17:10ean jardunaldiaren itxiera ekitaldia izanen da, Carlos Crespo, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Irakaskuntzako sailburuordearen, Javier Ruiz, Plangintza eta Enpleguko sailburuordearen eta Jon Azkue, Arrantza eta ElikagaienIndustriako sailburuordearen eskutik.

Topaketa zuzenean on-line jarraitzeko eta informazioa edukitzeko aukera eskaintzen du www.hiru.com/topaketak webguneak. Aitzinetik dokumentazioa kontsultatu eta deskargatu ere egiten ahal da, www.lanbideheziketa.euskadi.net/eu webguneko Neurriak Jaitsi atalean.

Twitter bidez ere parte hartzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun