Oizko zentralera ura daraman kanala konpondua oraingoz

Joseba URROTZ 2012ko urtarrilaren 11

Kanala hautsi eta errepidea moztu behar izan zen. Joseba Urrotz

Orain dela 110 bat urte egin zen Lesako iturburutik hartu eta Oizen dagon argindar zentralara ura eramaten duen kanala. Garai hartako Mugica y Arellano enpresak (aspaldi Iberdrolan sartua) egin zuen obra. Ageri denez hormigoiak ere bizi mugatua du eta kanal honek noiznahi ur-darioak izaten ditu. Urteak joan ahala bere egoera okertzen ari da eta pasa den abenduaren 11ko goizaldean zulo haundi bat egin zitzaion. Horren ondorioz Beintza-Labaien aldera doaien errepidea moztua gelditu zen ura eta lohiarekin.

Geroztik, aste bat inguru moldatzen ari­tu ondotik aski ongi konpondu dute baina, seguraski, etorkizunean ere holako gauzak gerta­tzeko arriskua hortxe dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun