Futbol-zelai berria inauguratua eta lehen golegileei oroigarria

Nerea TELLETXEA 2012ko urtarrilaren 11

Aitor Arotzena

Iñaki Indart futbol-zelai berria abenduaren 8an inauguratu zuten ofizialki, nahiz eta Donez­tebe Futbol Taldea osatzen duten 204 jokalariak denboraldi hasieratik erabiltzen ari diren. Inaugurazio ekitaldian, eskualdeko nahiz Nafarroako Gobernuko eta Futbol Federazioko hainbat agintarik parte hartu zuten eta Miguel­ An­gel Pozueta Nafarroako Kirol Institutuko presidenteak eta Jose Luis Diez Nafa­rroako Futbol Federazioko presidenteak egin zuten ohorezko sakea, baita Doneztebe Futbol Taldeko presidente Jaime Seinek ere. Kontent ageri zen zuzendaritza batzordea, 2004an taldea sortu zenetik «etxeko» partidak Taxoaren, Uharten eta Elizondon jokatu behar izan baitituzte. Horiez gain, alkate eta zine­gotziak eta Begoña Sanzberro eta Maria Isabel Garcia Malo kontseilari ohiak ere izan ziren. Taldeen aurkezpena, Aurreskua eta bedeinkazioaren ondotik, lagunarteko partida jokatu zen Doneztebeko erregionaleko tal­dearen eta Osasunako eta Realeko beteranoen artean. Geroztik, Doneztebe Futbol taldeak oroigarri bana eman diete kategoria ezberdinetan zelai berrian lehen gola sartu dutenei. Ezker-eskuin: Jon Apeztegia, Ainhoa Larrea, Jon Sein; Mikel Retegi, Xabier Mariezku­rrena, Asier Arozena eta Enaitz Iriarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun