Elgorriagako inauteriak urtarrilaren 20 eta 21ean izanen dira. Urtarrilaren 20an, ortziral arratseko 20:00etan inauteriak hasteko suziria botako da eta, herrian barna ibili ondotik, Hilarion jatetxean afaria izanen dute, akordeolariak girotua.
Urtarrilaren 21ean, larunbata, Ostatuan gosaldu ondotik herrian barna ibiliko dira gazteak puxka biltzen. Hilarionen bazkaldu ondotik, mozorro lehiaketa eta zozketa eginen dira eta arratsean, gazteek eta nahi duten herritarrek afaria eginen dute.