Haurrek ongi pasatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Elgorriagako gurasoek. Lehenik, herriko neska-mutikoekin argazkia egin dute eta argazki horrekin 2012ko egutegia argitaratu dute. Gero, abenduaren 17an hasi ziren pisuetako plazan Eguberrietako zuhaitza jartzen eta apaintzeko bildu zirenean, Gabon kantak ere entsaiatu zituzten. Abenduaren 22an bainuetxera joan ziren neska-mutikoak, bainua hartu eta txokolatea dastatzera. Abenduaren 24an Eguberrietako sariaren zozketa egin zen eta Olentzerori ongi etorria etxez etxe kantuan ibili ziren. Abenduaren 28an ateraldia egin zuten Iruñeko Itaroara. Koxkorrenak izotz pistan patinatzen ibili ziren eta ttikienak City-Parkera. Gero, Iruñean bertan berendatu zuten.
Urtarrilaren 5ean, azkenik, Zorroiloak elkartean bazkaria egin dute neska-mutiko eta gurasoek.