Abenduaren 22an, eskolako azken egunean, Maridomingiren bisita izan zuten eskolako haurrek. Ondotik gosari goxo-goxo izan zuten eta horrekin akitu zuten ikasturtearen lehen hiruhilekoa.
Abenduaren 24an olentzero etorri zen. 15:30ean hasi ziren ibilbideak, bi taldeetan banatuta. Ulibeltzak elkartea itxita zegoela eta, frontoian egin zuten berendua, txokolatada, eta haurrek olentzerori eskutitza eta muxu emateko aukera izan zuten. Olentzerok bere aldetik, goxokiz betetako poltsak banatu zituen.
Eguberri egunean, ohitura den bezala, gazteak arratsaldean elkartu eta egunari dagozkion kantu koplatan ibili ziren karrikan eta baserrietan barna. Karrika egin ondotik Itturburun afaldu zuten eta gauez baserrietara joan ziren.
Urteberri egunean, aldiz, haurrek Urte berri berri kantatzera ateratzen dira herrian barna. Hauek ere auzoka banatu ziren, alde batetik errepide nagusiko auzoa, bertzetik eskolako auzoa eta, azkenik, baserriak.