Abenduaren 17an preso eta iheslari politikoei elkartasuna adierazteko poteoa eta afaria egin zuten 23 lagunek. Ekimen horren antolatzaileek adierazi dutenez, afari hori ondotik egiten ari diren bertze ekimen batzuen barrenean egin zen. Urte-zahar arratseko kontzentrazioan, adibidez, 45 lagun bildu ziren eta urtarrilaren 7an Bilboko manifestaziorako deia egiten zieten herritar guzieri.