Eratsungo inauteriak urtarrilaren 13tik 15era ospatuko dira

Maite TELLETXEA 2012ko urtarrilaren 11

Aurten ere mozorrotuko dira herriko gazteak. Maite Telletxea

Herri bazkaria izanen da larunbatean Peñagarikano eta Mendiluzerekin

Urtarrilaren 13an, ostiralean afari batekin hasiko dira aurtengo inauteriak Eratsunen. Ondotik, Modesto etorriko da bere akordeoiarekin kantu kantari aritzeko. Gisa honetara abiatuko dira gure inguruko lehen inauteriak.

Larunbatean bazkaria izanen da Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Arratsaldez etxez etxe ibiliko dira gazteak, bakoitzean kantatu eta dirua eskatuz. Gauean afaria eta dantzaldia izanen da Modestorekin.

Igandean, bazkaldu ondotik, euskal kantu zaharrak kantatzen ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun