Hatsaren poesia bildumarako lanak urtarrilaren 31rako igorri behar dira

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 10a

Joan den urteko Hatsaren Poesiaren Eguneko parte hartzaileak, Larraldean. Artxiboko argazkia

Poesiaren eguna eta bildumaren aurkezpena apirilaren 1ean eginen dira

Aurten ere euskarazko olerki bilduma osatuko du Senpereko Hatsa elkarte kulturalak. Beti bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen da olerkari askoren partehartzeak ez duela huts egingo: izan idazle atrebitua, haurra, edo heldua. Euskaraz idatziak izatea da baldintza bakarra. Testuak urtarrilaren 31a aitzin igorri behar dira helbide huntarat: hatsaelkartea@aol.com

Gero, Hatsaren poesiaren eguna eta olerki bildumaren aurkezpena apirilaren 1ean ospatuko da Larraldean.

Olerkarien Eguna martxoaren 31n

Iaz, lehen aldikotz, Olerkarien egunak, Mundu osoan 250 bat olerkizale bildu zituen. Aurten Olerkarien egunaren bigarren edizioa martxoaren 31 an iraganen da. Egun hortan, Euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberari eskatua da, aukera dezan: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz…).

Partehartzaile bakoitzak, non eta zer ordutan eginen luken bere aurkezpena martxoaren 20rako jakinarazi beharko lioke Senpereko Hatsa Elkarteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun