Ttipi-ttapa hamabostekaria da Nafarroan gehien irakurtzen den euskarazko argitalpena

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 10a

29.000 lagunek irakurri dute Ttipi-Ttapa hamabortzero 2011n, urtebete lehenago baino 4.000 gehiagok. Artxiboko argazkia

29.000 irakurle izan ditu 2011. urtean, 2010ean baino 4.000 gehiago

Nafarroan argitaratzen diren euskarazko argitalpenen artean irakurriena Ttipi-Ttapa hamabostekaria da. CIES erakundeak Nafarroako Gobernurako egindako ikerketaren arabera, 29.000 irakurle zituen 2011n, urtebete lehenagoko azterketan baino 4.000 gehiago. Nafarren erdiak baino gehiagok herrialdean argitaratutako aldizkako argitalpenen bat irakurtzen du.

Nafarroan argitaratzen diren euskarazko argitalpenen artean irakurriena Ttipi-Ttapa hamabostekaria da. CIES erakundeak Nafarroako Gobernurako egindako ikerketaren arabera, 29.000 irakurle zituen 2011n, urtebete lehenagoko azterketan baino 4.000 gehiago. Nafarren erdiak baino gehiagok herrialdean argitaratutako aldizkako argitalpenen bat irakurtzen du.

Nafarroako 289.000 herritarrek (biztanleriaren %52,9) Nafarroan berean argitaratzen diren aldizkako argitalpenak irakurri zituzten 2011 urtean; hori, CIESek Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuarentzat egindako azterlan baten arabera.

2010eko azterlanarekin alderatuta, 8.000 irakurle gehiago daude eta 14.000 gehiago 2009akoarekin konparatuz gero.

Galdeketako emaitzak banatu dituzte aztertutako 34 argitalpenen aldizkakotasunaren arabera (zazpi astekariak dira, lau hamabost egunez behingoak, hamasei hilean behingoak; bertze zazpiak bertze aldizkakotasun batzuk dauzkate), eta zehaztu dituzte azken aldiko irakurleak, 2010eko azterlanarekin alderatutako irakurleak eta irakurleen profila.

Azterlanaren arabera, hilean behingo argitalpenek 142.000 irakurle dituzte (14 urtez goitiko Nafarroako populazioaren %25,9a), astekariek 85.000 (%15,5), hamabostean behingoek 61.000 (%11,3) eta gainerakoek (bi, hiru edo sei hilean behingoek) 115.000 (%21,6). Gauzak horrela, ikusten da nafarrek argitalpen bat baino gehiago irakurtzen dutela.

Gehien irakurtzen duten astekaria "La Verdad" da: 23.000 irakurle dauzka. Gero datoz Tuterako "Plaza Nueva" eta "La voz de la Ribera" (20.000 eta 15.000 irakurle dauzkate, hurrenez hurren), La Ribera Semanal (15.000 irakurle) eta Sakanako euskarazko "Guaixe" aldizkaria (14.000 irakurle dauzka).

Hamabostekariei dagokienez, irakurriena Ttipi-ttapa aldizkaria da (29.000 irakurle, 2010eko azterketan baino 4.000 gehiago), Lizarrerriko "Calle Mayor" (20.000 irakurle), eta gero dator Tafallako "La voz de la Merindad" (13.000 irakurle).

Hilabetekari nagusia "Barrios de Iruña" da (51.000 irakurle dauzka); gero datoz Errotxapeako "Ezkaba" (18.000 irakurle), Al revés (14.000), Entreto2 Auzolan (Lizarrerria, 13.000) eta Iruñerrian Auzolan (11.000).

Gainerako aldizkariei dagokienez, honako hauek irakurtzen dituzte gehien: Ze Berri (bihilabetekaria, 42.000 irakurle), hiru hilez behingo "Conocer Navarra" (29.000 irakurle) eta bi hilez behingo "Zona hospitalaria" (26.000 irakurle) eta "Ribera Navarra" (20.000 irakurle).

Galdeketa 14 urtetik gorako 1.000 laguni egin zieten, 2010eko urriaren 14tik azaroaren 15era, Nafarroako Hedabideetako Entzuleriari buruzko Azterketa Orokorraren bigarren txandarekin batera. Konfiantza maila %95ekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun