Amaiur hirugarren izan da 680 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 9a

Seigarren urtez segidan Abadiño izan da kategoria handiko txapeldun

Abadiñok jantzi du Euskal Herriko goma gaineko zortzinakako sokatira txapelketako lehen txapela. Laukoan ez zen uste bezain fin aritu, baina zortzinakako lehian nagusi izan dira, 680 kiloko txapela beraientzat izan baita.Ibarrak eta Amaiurrek osatu dute pisu handiko podiuma, bigarren eta hirugarren postuan.

Abadiñok jantzi du Euskal Herriko goma gaineko zortzinakako sokatira txapelketako lehen txapela. Laukoan ez zen uste bezain fin aritu, baina zortzinakako lehian nagusi izan dira, 680 kiloko txapela beraientzat izan baita.Ibarrak eta Amaiurrek osatu dute pisu handiko podiuma, bigarren eta hirugarren postuan. Ezustea Sokarrik eman zuela erran liteke; izan ere, laukoan bi talderekin bikain ibili eta zaleek bazuten beraiengan itxaropenik, baina lehen jardunaldian huts egin eta bosgarren postuan bukatu zuten zuen.

 

Emakumezkoen 540 kilokoan lehen jardunaldia

Emakumezkoen 540 kilokoan Badaiotzek txapela lortzeko lehen urratsa eman zuen. Gizonezkoen 680 kilokoa jardunaldi batera jokatu baldin bazen ere, pisu honetan ligaxka jokatuko dute, eta oraindik beste bi jardunaldi geratzen zaizkie dena erabakitzeko. Dena dela, irabazten hastea beti da garrantzitsua, eta arabarrek ez zuten hutsik egin, garaipena lortu eta aurreikuspenak bete egin zituzten, beraiek baitira txapela lortzeko faborito nagusiak. Sakana eta Ibarra sailkatu ziren atzetik, eta azkena, Bizindar talde berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun