Martiko Urtasunentzat, Orona Ezkurrarentzat

Ttipi-Ttapa 2012ko urt. 9a, 10:52

Koteto Ezkurra semea besoetan duela eta Migel Mari Urrutia, Orona Masterreko podiumean. Utzitako argazkia

Iruritakoak bigarren urtez segidan irabazi du Martiko txapelketa eta Doneztebekoa Masterrean nagusitu da

Joan den urtean bezalaxe, Gorka Urtasun iruritarrak irabazi du aurten ere erremonteko Martiko saria. Urtarrilaren 6an Labriten jokatu zen buruz buruko frontoi laburreko txapelketaren finala eta Iruritakoak 30-22 irabazi zion Julen San Miguel doneztebarrari.

Joan den urtean bezalaxe, Gorka Urtasun iruritarrak irabazi du aurten ere erremonteko Martiko saria. Urtarrilaren 6an Labriten jokatu zen buruz buruko frontoi laburreko txapelketaren finala eta Iruritakoak 30-22 irabazi zion Julen San Miguel doneztebarrari.

Teoriak zioen San Miguelen sakea erabakigarria izan zitekeela, baina ez zen horrela suertatu, Urtasunek min gehiago egin baitzuen lehen pilotakadarekin. Gainera, Iruritakoa ongi ibili zen peloteoan eta erreboteatu behar izan zuenean ere ederki moldatu zen.

San Miguelek tarteka jokaldi bikainak egin zuen, baina markagailuan beti gibeletik ibili zen, batzutan zortzi tantuz ere (21-13). Baina errakzio ona egin eta hiru tantura ere hurbiltzea lortu du, baina berriz ere Doneztebekoaren bi hutsegiteren ondorioz, Iruritakoak lortu du partida bereganatzea, ongi merezitako 30-22koarekin.

 

Orona Masterra Ezkurrarentzat

Bertze aldetik, Orona buruz buruko Masterraren final bikainean Koteto Ezkurrak 30 eta 28 irabazi zion Migel Mari Urrutiari urtarrilaren 7an Galarretan, partida bikain baten ondotik. Partida osoa kontrolpean eduko zuen Urrutiak. Egia da 2-1 aitzinetik jarri zela Koteto, baina 2-3koaren ondotik, beti markagailuan aitzinetik izan zen saldiastarra, 27-26kora arte. Min handia egin zuen Urrutiak sakearekin eta menpean eduki zuen Ezkurra. 6-13koarekin partida hautsi zuela zirudien, baina 14-15era hurbildu zen, bere baliabide guziak erakutsiz. Berriz ere 14-20ra joan zen Urrutia, baina 23nako berdinketaren ondotik, ailegatu zen finaleko eta txapelketako tantoa. Urrutiak bi errebes ezinezko eraman zituen eta peloteo gogor baten ondotik, bi pareteko goxo batekin akitu zuen tantoa saldiastarrak, ikusle guziak bere aulkitik altxatuz. 23-25 eta 24-26koaren ondotik, 26na eta 27na berdindu zuten. 29-27ra joan zen Ezkurra eta 28garrena ere egin zuen Urrutiak, baina ez zuen sakea aprobetxatu eta Ezkurrak lortu zuen azkena, oraindik ere maisuetan maisu dela erakusiz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun