2012 urteko lehen partida jokatu dute eskualdeko futbol talde gehienek. Berako Gure Txokoak, Preferente mailarako igoera faseko lehen partida zuen eta irabazi egin zuen Matzadan. Baztan, Beti Gazte eta Doneztebeko futbol talde nagusiek, aldiz, galdu egin zuten. Infantil mailako derbian, Doneztebek 3-2 irabazi zion Beti Gazteri. Eskubaloian, partida bakarrean, urteko lehen partida irabazi egin zuen Errekako talde nagusiak.
Hauek izan ziren asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte 0 – Urola 1
Nafarroako Preferente mailan
CD Amaya 3 – Baztan 2
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean lehen partida
Gure Txokoa 2 (Imanol Moreno eta Luka Remiro) – Urola B 1
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Beti Gazte B 2 (Ibai Bereauen golak) – Landetxa 2
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera atsedena.
CD Ultzama 1 – Doneztebe 0
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera faseko lehen partida
Lazkao 0 - Beti Gazte 2 (Mattin Arbelaitz eta Arkaitz Retegi)
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Dunboa Eguzki 4 - Gure Txokoa 0
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
CD Amigó 2 – Aurrera 2
Baztan 3 – CD Ardoi B 1
Doneztebe 5 (Dani Garcia, Lander Mindegia, Aide Txokarro, Ibon Leiza eta Andoni San Martin) – CD Lagun Artea 2
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan
Beti Gazte 1 (Aitor Altzugarai) – Kostkas Miren Bihotza 1
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CD Gares 1 – Baztan 4
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
CD Lezkairu B 2 – Doneztebe 7 (Mikel Retegik 3, Fermin Estanga, Bingen Larrea, Unai Apezetxea eta Markos Azkarate)
Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe 3 (Eloy Garciak 2 eta Aritz Narbarte) - Beti Gazte 2 (Jonan Fagoagaren golak)
Gazte Berriak - CD Baztan
Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Orereta Kafea 1 - Gure Txokoa 0
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
UCD Burlades 2 - Doneztebe FT 1 (Olaia San Miguel)
Mutiko alebinak, futbol 7
CD Lezkairu A 5 – Doneztebe A 7 (Iñigo Belarrak 6 eta Aritz Bereau)
Doneztebe B 3 (Enaitz Iriartek 2 eta Jon Mikel Gaztelumendi) – Lezkairu B 2
ESKUBALOIA
Senior gizonezkoen 2. Maila nazionalean
Atalaya 18 – Erreka 32
SASKIBALOIA
Kadete neskak
Toki Ona Bortziriak B –Teresianas B, urtarrilaren 11n, asteazkenean 18:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.