Hilabetero zozketak eginen dira Hiri Hondakinen Mankomunitateek banatutako egutegiarekin

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 9a

Urtarrileko zenbaki sariduna 8683a da

Urtero bezela, aurten ere egutegia prestatu dute Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerekako Mankomunitateak, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako etxeetan banatzeko. Egun hauetan ailegatuko da etxe guzietara.

Urtero bezela, aurten ere egutegia prestatu dute Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerekako Mankomunitateak, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako etxeetan banatzeko. Egun hauetan ailegatuko da etxe guzietara.

Egutegi hau prestatzen da batez ere jendeari jakinarazteko zein egunetan pasatuko den hondakin berezien kamioia bere herritik. Baina probexten da bertzelako informazioa ere emateko eta sentsibilizazio kanpaina egiteko. Eta jendeak etxean kontzeko, Kanariasetara bidaia zozketatu da azken urteetan. Aurten hori aldatu da, eta hilabetero eginen da zozketa bat. Txandakatuko dituzte zonaldeko produktuekin osatutako lote bat eta zonaldeko jatetxe batean bazkari bat. Beraz, sei lote eta sei bazkari zozketatuko dira urtean zehar.

Zozketa, hilaren lehenbiziko egunetan eginen da, eta irabazleak hilabete hori bukatu baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera (948 63 52 54).

Urtarrileko saria lotea izanen da, eta zenbaki sariduna hau da: 8683.

Hilabetero aterako da zenbaki saridun berri bat, eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen webgunean paratuko dute (www.bortziriakzabor.com).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun