Caritas erakundearendako dirua eta jostailuak biltzeko denda bat paratu da Eguberriak baino lehen, apezaren eta Rosarioren laguntzarekin. Katekesira joaten diren neska-mutikoek jostailuak bildu eta elizatarian saldu ziren. Ideiak harrera ona izan zuen eta bildutako diru eta jostailu guziak Caritasera bidali ziren.
Aipatzekoa da Doneztebeko neska-mutikoak ederki antolatu zirela, goizeko eta arratsaldeko txandak eginez.
Tarazonako neska bati laguntza
Bertze aldetik, San Miguel eskolako Guraso Elkarteak bertze ekimen bat abiatuko du ilbeltzean. Hain zuzen, prentsan agertutako albiste batetik abiatu da diru bilketa ekimena. Tarazonako neska bat bihotzetik operatzeko dirua biltzea da xedea, Gizarte Asegurantzak ez baitu hori estaltzen.
Dirua lortzeko tapoiak biltzeko kanpaina hasi da, biltzen den Tona bakoitzeko 200 euro eskuratzen baititu Guraso Elkarteak. Bertze lekuetan ere egin da gisako kanpainarik, baina eskualdean lehenbizikoa da Doneztebeko eskola.