Urtarrilaren 7an, larunbat arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Euskal Herriko goma gaineko 8x8 sokatira txapelketa. 45 taldek izena eman dute kategori ezberdinetan bai gizonezko edo emakumezkoetan eta Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra, baina gogotsu ariko da, launakako txapelketan txapeldun eta azpitxapeldun izan ondotik.
Larunbatean Artziniagan mutiletan 680kilo pisuko finala jokatuko da eta neskek 560kilo lehen jardunaldia izanen dute. Nesketan, hiru jardunaldiko ligaxkan arituko dira lau talde, Badaiotz, Sakana, Ibarra eta Bizindar taldeen arteko lehian. Faborito bezala Badaiotz arabarrak aterako dira, nahi eta Ibarra (laukoan txapela eraman zuten abenduko 17an) eta Sakanako taldeak ere zer errana ematen saiatuko diren. Bizindar talde gipuzkoarrak agian lan gehixeago izanen du bertzeen pausoari eusten, lehen urtea dutelako aurtengoa.
Mutiletan, berriz, lautik lehen txapela jokatuko da, 680 kilotakoa hain juxtu ere. Jardunaldi bakarra izanen dute, Abadiño taldea izan da azkeneko 5 urtetan txapeldun kategoria honetan eta orain arte ezinezkoa izan bada ere, bertze taldeek ahalegina eginen dute txapela ekentzen. Zazpi talde lehiatuko dire bertan; Abadiño, Ibarra, Sokarri, Amaiur, 6 Conceyos asturiarrak eta iparraldeko Zudaire bi talderekin.