Tonbola eta erakusleiho lehiaketa egin ditu Eguberrietan Doneztebarrak Elkarteak

Nerea TELLETXEA 2012ko urtarrilaren 4a

11.000 boleto banatu dituzte abenduan komertzianteek eta denek bazuten saria lortzeko aukera. Alicia Del Castillo

Belen loradendak irabazi zuen eskaparate lehiaketa

Eguberrietan Doneztebarrak merkatari elkarteak tonbola antolatu du. Sari banaketa abenduaren 30ean egin zen eliz atarian. Arrakasta handia izan zuen, baita, ondoren emandako txistorradak ere.

Eguberrietan Doneztebarrak merkatari elkarteak tonbola antolatu du. Sari banaketa abenduaren 30ean egin zen eliz atarian. Arrakasta handia izan zuen, baita, ondoren emandako txistorradak ere.

Denetara 11.000 boleto inguru banatu dituzte elkartean sartuak diren 49 asoziatuek abenduan. Boleto hauetako batzuk sari zuzena izan dute eta bertzeek zenbaki bat zozketan parte hartzeko. Azken hauek, abenduaren 30ean eliz atarian egon behar izan dute bere zenbakiak saririk ote zuen jakiteko. Sari bikainak banatu dira oraingoan ere.

 

Erakusleiho lehiaketa

Eguberritako erakusleiho lehiaketa ere antolatu du Doneztebarrak elkrteak eguberri hauetarako. Lehiaketa honetan, 13 asoziatuk parte hartu dute eta garailea Belen Loradenda izan da, bigarren Kimetz Belardenda eta hirugarren Lakar Etxea.

Herritarrek botoa emateko aukera izan dute, eta hauen artean zozketatutako eguberritako saskia Petra Jorajuriak eraman du. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun