Eskualdean 1.200 langabeturekin bukatu da 2011. urtea

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 3a

Azaroan baino 54 langabetu gehiago zeuden abendu hondarrean eta 2010eko urte bukaeran baino 70 gehiago

2011. urte bukaeran 1.200 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino 54 gehiago (%4,71ko igoera) eta 2010eko abenduaren 31n baino 70 gehiago.

2011. urte bukaeran 1.200 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino 54 gehiago (%4,71ko igoera) eta 2010eko abenduaren 31n baino 70 gehiago.

2011ko abenduko gorabeherak kontuan hartuz, 327 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegun Bulegoaren bitartez, horietatik 35 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean somatu da gehien langabeziaren igoera, 483tik 535era igo baita langabetu kopurua abenduan, eta adin tarte horretako emakumeen artean ere bat gehiago dago langabezian, 517 denera. 25 urtez beheitiko emakumeetan ere 58tik 62ra igo da langabetu kopurua eta adin horretako gizasemeetan artean, aldiz, 89tik 86ra jautsi da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten eta abenduan, gainera, 721etik 748ra igo da langabetu kopurua. Industria arloan ere 199tik 227ra igo da eta eraikuntzan 134tik 140ra. Nekazaritzan 32tik 30era jautsi da lanik gabe daudenen kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 55 lagun daude langabezian, azaroan baino 5 guttiago.

 

2011 urte beltza

2010. urtea 1.130 langabeturekin bukatu ondotik, 2011ko urtarrilean 83 lagun gehiago izan ziren langabezian, 1.213. Otsailean 1.215era igo zen (+2); martxoan 1.198 (-17); apirilean 1.148 (-50); maiatzean 1.110 (-38); ekainean 1.046 (-64); uztailean 1.071 (+25); abuztuan 1.095 (+24); irailean 1.101 (+6); urrian 1.117 (+16); azaroan 1.146 (+29) eta abenduan 1.200 (+54).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun