Zortzi hirukoterekin urtarrilaren 7an abiatuko da XII. Paxaka txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 3a

Aranabia pilotalekuan jokatuko dira txapelketako partida guziak. Artxiboko argazkia

Horietatik zazpi Iruritakoak dira eta bakarra Oizkoa

Laxoa Elkarteak hamabigarren urtez antolatutako paxaka txapelketa larunbat honetan, urtarrilaren 7an abiatuko da. Aurtengoan zortzi hirukotek eman dute izena, horietatik zazpi Iruritakoak eta bakarra Oizkoa.

Laxoa Elkarteak hamabigarren urtez antolatutako paxaka txapelketa larunbat honetan, urtarrilaren 7an abiatuko da. Aurtengoan zortzi hirukotek eman dute izena, horietatik zazpi Iruritakoak eta bakarra Oizkoa.

Oizko taldean Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Koldo Mindegia ariko dira; Irurita A taldearekin Miguel Garate, Joseba Urtasun eta Joxe Mari Salaburu; Irurita B taldearekin Xabier Bazterrika, Cesar Iñarrea eta Xabier Barberena; Irurita D taldearekin Mikel Ballarena, Jexux Etxenike eta Cesar Sarratea. Lau talde hauek A multzoa osatuko dute.

B multzoan Irurita E (Oskar Urrutia, Xabier Ripa eta Miguel Angel Iñarrea), Irurita F (Mitxel Etxenike, Iñaki Etxandi eta Jagoba Ramos), Irurita G (Guillermo Etxenike, Iñaki Zabaleta eta Miguel Bidegain) eta Irurita H (Igor Urrutia, Jexux Garate eta Karlos Goikoetxea) lehiatuko dira.

Hiru jardunaldiko ligaxkaren ondotik,, multzo bakoitzeko bi lehenbiziko sailkatuak finalerdietan gurutzatuko dira, urtarrilaren 28an edo otsailaren 4ean, jokalariek erabakitzen duten egunean. Final handia eta hirugarren posturako partidak berriz, otsailaren 4ean edo 11n jokatuko dira Iruritako Aranabia pilotalekuan.

 

Lehenbiziko jardunaldia urtarrilaren 7an

Larunbat honetan jokatuko da lehenbiziko jardunaldia, Iruritako Aranabia pilotalekuan:

16:00etan: Irurita F – Irurita G

17:00etan: Irurita E – Irurita H

18:00etan: Oiz – Irurita D

19:00etan: Irurita A – Irurita B

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun