Julen San Miguelek eta Gorka Urtasunek jokatuko dute Martiko txapelketako finala

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 2a

Uste baino errazago nagusitu zitzaion Urtasun Utergari Iruritan. Artxiboko argazkia

Urtarrilaren 6an dute hitzordua Iruñeko Labrit pilotalekuan

Julen San Miguel doneztebarrak eta Gorka Urtasun iruritarrak jokatuko dute Martiko buruz buruko frontoi laburreko erremonte txapelketako finala Errege Egunean Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Julen San Miguel doneztebarrak eta Gorka Urtasun iruritarrak jokatuko dute Martiko buruz buruko frontoi laburreko erremonte txapelketako finala Errege Egunean Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuena abenduaren 31n jokatutako lehen finalerdian erraz nagusitu zitzaion Julen San Miguel Zeberio II.ari, 30 eta 15, inolako historiarik izan ez zuen partidan. Sakearekin errebote inguruan kontu du doneztebarrak Elduaingoa eta hortik hasita, jaun eta jabe izan da.

Urteberri egunean Iruritako Aranabian jokatutako bigarren finalerdian ere markagailu bera errepikatu da eta Gorka Urtasun herritarrak 30 eta 15 irabazi dio Xanti Uterga doneztebarrari. Urtasunek koadroko hanka onenak dituela erakutsi du eta horrek, beti ongi kokatua egotera darama. Utergak ez du gaizki jokatu, baina beti dominatua egon da eta ezin izan du bere jokua erakutsi.

Beraz, urtarrilaren 6an Labriten jokatuko den finalean, San Miguel eta Urtasun izanen dira aurrez aurre. Iruritakoa joan den urtean lortu zuen txapelari kontzen saiatuko da, baina doneztebarrak ere ongi ekin nahi dio urte berriari.

Iruritako Urteberri eguneko jaialdiko lehen partidan, Urrutia II eta Olazarrek 35 eta 33 irabazi zieten Endika eta Saldiasi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun