Eguberrietako ekitaldiak antolatu dituzte Elgorriagako gurasoek ere

Jose Ignacio OLAZAR 2011ko abenduaren 30a

herriko neska-mutikoen argazkia biltzen duen egutegia argitaratu dute aurten ere gurasoek. Utzitako argazkia

Herriko neska-mutikoen argazkia biltzen duen egutegia argitaratu dute

Eguberrietan haurrek ongi pasatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte Elgorriagako gurasoek. Urtero bezala, herriko neska-mutikoekin argazkia ere egin dute eta argazki horrekin 2012ko egutegia ere argitaratu dute.

Eguberrietan haurrek ongi pasatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte Elgorriagako gurasoek. Urtero bezala, herriko neska-mutikoekin argazkia ere egin dute eta argazki horrekin 2012ko egutegia ere argitaratu dute.

Ekitaldiak abenduaren 17an hasi ziren, pisuetako plazoletan Eguberrietako zuhaitza landatu eta apaintzeko bildu zirenean. Gabon kantak ere entsaiatu zituzten. Abenduaren 22an balneariora joan ziren neska-mutikoak, bainua hartu eta txokolatea dastatzera. Abenduaren 24ean Eguberrietako sariaren zozketa egin zen eta Olentzerori ongi etorri egin zioten, etxez etxe kantatuz. Abenduaren 28an, Iruñeko Itaroara ateraldia egin zuten. Koxkorrenak izotz pistan patinatzen ibili ziren eta ttikienak City-Parkera. Gero, Iruñean bertan berendatu zuten.

Urtarrilaren 5ean, azkenik, Zorroiloak elkartean bazkaria eginen dute neska-mutikoek beraien gurasoekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun