Eskualdeko kirol talde batzuk urteko lehen partidak jokatuko dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 5a

Gure Txokoako talde nagusiak Gorengoen mailara igotzeko fasearen lehen partida jokatuko du larunbatean Matzadan. Artxiboko argazkia

Infantil mailako futbol derbia jokatuko dute Doneztebek eta Beti Gaztek

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, berriz ere denboraldiari ekinen diote eskualdeko kirol taldeetako batzuk, gehien bat futbolekoak. Honela, Gure Txokoako talde nagusiak igoera faseko lehen partida izanen du eta infantil mailan, derbia jokatuko dute Doneztebek eta Beti Gaztek. Areto-futbolean Aurrerako infantilak bakarrik ariko dira eta eskubaloian, Errekako talde nagusia.

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, berriz ere denboraldiari ekinen diote eskualdeko kirol taldeetako batzuk, gehien bat futbolekoak. Honela, Gure Txokoako talde nagusiak igoera faseko lehen partida izanen du eta infantil mailan, derbia jokatuko dute Doneztebek eta Beti Gaztek. Areto-futbolean Aurrerako infantilak bakarrik ariko dira eta eskubaloian, Errekako talde nagusia. Hauek dira asteburuko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Urola, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Amaya – Baztan, larunbatean 15:30ean Amayan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean lehen partida

Gure Txokoa – Urola B, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B – Landetxa, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera atsedena.

CD Ultzama – Doneztebe, larunbatean 16:00etan Lekunberrin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera faseko lehen partida

Lazkao - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Lazkaoko Arizti Handi zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Irungo Artia zelaian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Amigó – Aurrera, igandean 16:00etan Amigón.

Baztan – CD Ardoi B, igandean 15:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – CD Lagun Artea, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Kostkas Miren Bihotza, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Gares – Baztan, larunbatean 11:45ean Garesko eskolan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu B – Doneztebe, igandean 16:00etan Soto Lezkairun.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe - Beti Gazte derbia larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gazte Berriak - CD Baztan, larunbatean 10:45ean Antsoainen.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Orereta Kafea - Gure Txokoa, larunbatean 09:30ean Errenteriako Fanderian. 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

UCD Burlades - Doneztebe FT, igandean 15:30ean Erripagainan.

 

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako mutiko infantilak

Aurrera – CD Xota FS, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Atalaya – Erreka, larunbatean 16:30ean Peralta-Azkoienen.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak B –Teresianas B, urtarrilaren 11n, asteazkenean 18:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun