Gabonetako kontzertu arrakastatsua izan zen Donezteben

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 23a

Talde guziek elkarrekin akitu zuten emanaldia. Utzitako argazkia

Donostiako Udaleko txistulari taldea aritu zen, herriko Mendi abesbatza, Errekako dantzariak eta Agorretako ikasleekin batera

Abenduaren 16an Donezteben Kontzertu berezia izan zen, Gabonetako Kontzertua, eta bertan herriko talde hauek: Mendi Abesbatza, Erreka taldeko Dantzariak eta Agorreta Musika Eskolako ikasleak. Beraiekin batera, emanaldiko izan nagusi bezala, Donostiako Udaleko Txistulari Taldea izan zen.

Eliza gainezka egon zen, eta jende guztia gustura eta kontent gelditu zen ikusi eta entzun zuten saioa ederrarekin. Ordu eta laurden iraun zuen eta “jendea gehiago aditzeko gogoz gelditu zela erran digute behin eta berriz”, Mendi Abesbatzako Jon Irazoki zuzendariak aipatu digunez. Eguna ederki akitzeko CASINOn afari ederra egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun