Urtarrilaren 8an, igande honetan abiatuko da Erreka elkarteak hamargarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa, kadete eta jubenil mailako partidekin.
Zehazki, kadete mailako partidak Doneztebeko pilotalekuan jokatuko dira, goizeko 09:00etatik aitzinera. Larunbe eta Sarasa, Alvarez eta Ibañezen kontra ariko dira; Ezenarro eta Imaz, Errandonea eta Martinezen kontra; Chiapuso eta Aranguren, Zubiria eta Iruritaren kontra; Barriola eta Eskudero, Artze eta Aizpuruaren kontra; Zubikarai eta Urizar, Lizarralde eta Garmendiaren kontra; Calleja eta Otaduy, Beloki eta Iturberen kontra; Olarra eta Aldabe, Labaka eta Erauskinen komtra eta Etxebarria eta Esain, Bakaikoa eta Medinaren kontra.
Jubenil mailako bikoteek Beran izanen dute hitzordua, hauek ere 09:00etatik aitzinera. Astiz eta Delafuente, Albizu eta Arkotxaren kontra ariko dira; Goñi eta Izkue, Urkizu eta Murgiondoren kontra; Galarraga eta Otaegi, Bandres eta Millanen kontra; Rebole eta Alberro, Mugika eta Cristobalen kontra; Legarra eta Arrizabalaga, Izkue eta Saenz de Pipaonen kontra; Oinazpi eta Pagola, Arregi eta Balerdiren kontra; Urretabizkaia eta Zaldua, Zuñiga eta Fernandezen kontra eta Ormazabal eta Zeberio, Elizalde eta Anduezaren kontra.
Heldu den astetik aitzinera, bertze kategoriatan ere abiatuko da Malerrekako txapelketa.