Doneztebeko Iñaki Indart futbol zelai berrian lehendabiziko gola sartu dutenei oroigarri berezia eman die Doneztebe Futbol Taldeak. Maila ezberdinetan estreineko gola sartu dutenak ageri dira argazkian. Ezkerretik hasita: Jon Apeztegia (erregionaleko lehen gola sartu duena); Ainhoa Larrea (Emakumezkoen erregionaleko mailan lehenengo gola sartu zuen eta orokorrean ere maila guztien artean bera izan zen lehenengo goleatzailea futbol zelai berrian); Jon Sein (jubeniletan); Mikel Retegi (kadetetan); Xabier Mariezkurrena (infantiletan); Asier Arozena (alebinetan) eta Enaitz Iriarte (benjaminetan)