Doneztebeko Erreka elkarteak kirol eginez akituko du urtea

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 29a

Iñaki Goñi sariduna, Oier eta Nerea bilobekin. Utzitako argazkia

Abenduaren 24ean ere Saioara igo ziren mendizaleak eta Eguberrietako Saskia Alkozenko Iñaki Goñiri suertatu zaio

Doneztebeko Erreka elkarteak kirola egiten eta duen guztia ematen akituko du urtea. Honela, abenduaren 31n, goizean Mendaurrera igoko dira, ohitura den bezala. Horretarako 7:30etan geldituko dira Autobus Geltokian. 10:30etan aterako dute taldeko argazkia tontorrean.

Doneztebeko Erreka elkarteak kirola egiten eta duen guztia ematen akituko du urtea. Honela, abenduaren 31n, goizean Mendaurrera igoko dira, ohitura den bezala. Horretarako 7:30etan geldituko dira Autobus Geltokian. 10:30etan aterako dute taldeko argazkia tontorrean.

Arratsaldean Doneztebeko VI. San Silvestrea burutuko da. Jakina den bezala, gero eta indar gehiago hartzen ari da azkeneko urteetan. Guztiz herrikoia da eta joan den urtean 150 korrikalarik parte hartu zuten. 18:00etan 1999.urtean edo beranduago jaiotakoak aterako dira eta zirkuitoari buelta bat emanen diote. Ondoren helduek 4 km laister eginen dute. Irteera eta helmuga Udaletxe ataritik izanen da eta ibilbide guztia herritik barna izanen da. Garaileentzat sariak eta parte hartzen duten guztiei opari bat emanen zaie eta denen artean zozketak eginen dira. Joan den urteko garaileak Iñigo Arregi eta Maika Ariztegi izan ziren, baina garrantzitsuena korrikalari eta ikusleen artean bizitzen den giro bikaina izaten da.

 

Abenduaren 24ean Saioara

Aspaldiko ohitura da Erreka Kirol Elkartean Saioa Mendira joatea Abenduaren 24an. Aurten ere ez dugu hutsik egin, eta 25 mendizale elkartu dira.

 

Eguberrietako Saskia Ultzamara

Aurtengo Eguberriko Saski Paregabea Ultzama aldera joan da, Alkotzera, hain zuzen. Iñaki Goñi Oiarzun suertatu da 8.520 boleto saridunaren jabea. Oier eta Nerea bilobekin ageri da argazkian.Aurtengo saskia arront berritua etorri da: Port Aventuran asteburu bat bi pertsonentzat, Ordenadorea (mahaikoa edo portatila, aukeratzeko), Mendi bizikleta, telebista DVDrekin, Elgorriagako Balnearioan bi pertsonentzako bonoa bazkaria barne, Segway-en ibilaldia Leurtza Abenturaren eskutik bi pertsonentzat, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun