Elizondoko komisaldegiko Foruzaingoa 135 zentimetro bitarteko altuera duten umeak autoan beti lotuak eramateko kanpaina abiatu du, “Bizitzara lotu zaitez” izenburupean. Ibilgailuetako haurren erretentzio sistemak egoki erabiltzeko informazio kanpaina egiten ari dira, ikastetxeetan informazioa banatuz.
Honela, ttikienen segurtasuna babestu nahi du foruzaingoak, batez ere etxetik ikastetxerako bidean eta bueltarakoan. Izan ere, ibilbide hauek laburrak izan arren, arriskua izaten segitzen dute. Gainera, itxuraz arinak diren istripuak gertatzen direnean ere, haurrak dira batzuetan bueltarik ez duten lesioak izateko arrisku handienak dutenak.
Haurren eta gurasoendako informazioa bidali dute foruzaingotik ikastetxeetara eta bixitak ere egiten ari dira.
Ikasturteak irauten duen bitartean, haurrak eusteko gailuak egoki erabilktzen direla zaintzen eta gurasoek izan dezaketen zalantzak argitzen ariko omen dira.
Araudiaren arabera, 12 urte baino guttiagoko haurrak aitzineko eserlekuetan joaten ahal dira, beti ere horretarako egoki eta homologatuak dauden dispositiboak erabiliz. 135 zentimetroko altuera izanez gero, gerrikoa jartzearekin aski izanen du.