Amaiur txapeldun eta azpitxapeldun izan da Euskadiko launakako sokatira txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 19a

Arrakundiagan (Bizkaia) jokatutako 300 kiloko finalean Amaiur A irabazle eta Amaiur B bigarren izan ziren

Amaiurko sokatira taldeak ezuste ederra eman du Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketan. Bi talde sailkatuak zituen abenduaren 17an, larunbatean Bizkaiako Arrakundiagan jokatu zen 300 kiloko finalerako eta bi-biek lehenbiziko bi postuak eskuratu zituzten.

Amaiurko sokatira taldeak ezuste ederra eman du Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketan. Bi talde sailkatuak zituen abenduaren 17an, larunbatean Bizkaiako Arrakundiagan jokatu zen 300 kiloko finalerako eta bi-biek lehenbiziko bi postuak eskuratu zituzten.

Berdintasun handiko finala izan zen, tiraldi esti, gogor eta arras lehiatuekin. Azkenea, Amaiurrek izugarria egin zuen, Amaiur A txapeldun eta Amaiur B azpitxapeldun izan baitziren. Hirugarren postua Abadiñok eskuratu zuen, laugarrena Sokarri Bk, bosgarrena Ibarrak eta seigarrena Sokarri Ak.

Sei urte bete berriak ditu Amaiurko sokatira taldeak bere bigarren aldi honetan eta 4 urtez segidan bi talderekin sailkatua zen 300 kiloko finalerako. 2009an lortu zuen txapela eta iaz azpitxapeldun izan zen. Aurten, berriz, lehenbiziko bi postuak eskuratu ditu ustekabean. Orain, otsailean Eskozian jokatuko den Munduko txapelketarako prestakuntzan buru-belarri segituko dute, oraindik ere lorpen handiagoak egitearen itxaropenarekin.

Emakumezkoen 260 kiloko finala ere jokatu zen Arrakundiagan. Hemen ere berdintasun handia izan zen eta horren erakusgarri, azkenean desenpatea jokatu behar izan zuten Gasteizko Badaiotz A eta Gipuzkoako Ibarra A taldeek. Azkenean, gipuzkoarrak gailendu ziren. Hirugarren postua Sakanarentzat izan zen, laugarren Badaiotz B, bosgarren Ibarra B eta seigarren Berriozar izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun