Mendiaren Eguna ospatuko du abenduaren 17an Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 15a

Zortzimilako 12 gailur eginak dituen Carlos Pauner izanen da solaskide larunbat arratsaldean. Artxiboko argazkia

Carlos Pauner mendizaleak emanen du larunbat arratsaldeko hitzaldia

Bertze urte batez, Mendiaren Eguna antolatu du Erreka Kirol Elkarteak larunbat honetarako, abenduak 17. Horren harira, egun osorako ekitaldiak prestatu dira. Goizean, ohiturari segituz eta 07:30ean abiatuta, mendi irteera eginen da Leurtzako zirkura, eta bide batez, Errekak Bonozorrotz mendian duen buzoia bisitatzeko aprobetxatuko da ateraldia.

13:00etan mendizaleen poteoa eginen da eta 14:30ean bazkaria Kasino elkartean. Interesatuek Titi Ostatuan eman behar dute izena ortziral hau, abenduak 15, baino lehen.

Arratsaldekoa ere aipatzeko moduko ekitaldia da. Izan ere, 12 zortzimilako igoak dituen Carlos Pauner (1964, Jaka, Espainia) mendizaleak hitzaldia eskainiko du zineman, 19:30­etik aitzinera.

14 zortzimilakoak osatzeko bi falta

Jacako mendizalea 15 urte zituela hasi zen mendian eta eskalatzen, eta 17 urte betetzerako zailtasun haundiko paretak egiten hasia zen. Himalaya aldean ere aunitz ibilia da eta erran bezala, 12 zortzimilakoen tontorrak zapalduak ditu: K2 (8.611 m), Kangchenjunga (8.586 m), Lhotse­ (8.545 m), Makalu (8.462 m), Cho Oyu (8.201 m), Dhaulagiri (8.167 m), Manaslu (8.163 m), Nanga Parbat (8.126 m), Annapurna (8.091 m), Gasherbrum I (8.068 m) eta II (8.035 m) eta Broad­ Peak (8.047 m). 14 zortzimilako egiteko falta zaizkionak Everest (8.848 m) eta Shisha Pangma (8.027 m) dira.

Saskiaren zozketa

Mendiaren Egunean, Errekako saskiaren zozketa ere eginen da, 13:00etan elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun