Mende erdia elgarrekin

Franck DOLOSOR 2011ko abenduaren 14a

Berriki Frantxa eta Alfred Barnetche herritarrek Urrezko Ezteiak ospatu dituzte duela 50 urte ezkondu baitziren. Haurrak zirelarik San Josep eskolan ezagutu zuten elgar eta gero ostalaritza ikasi eta beren negozioa sortu zuten. Zonbait urtez Baionako Maignon ostatua atxiki dute Lapurdiko hiriburuko sartzean berean. Urte horietan lanean aritu ziren azkarki orenak kondatu gabe eta adixkide­ frango eginez. Badira 15 bat urte erretiroa hartua dutela baina halere etxerat etortzen zaizkiote beti Baionan ezagutu zituzten bezeroak, orain lagunak bilakatu direnak. Ez da harritzekoa lagun ainitz izatea biziki jendakinak direlakoz Frantxa eta Alfred! Goresmenak eta bizi luze airosa, beti elgarrekin...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun