Aitzineko TTIPI TTAPAk liburu gomendioen sailean zioen bezala, Anai Artea elkarteak Xibertako aktak liburua plazaratu du berriki Angelun, Xiberta hotelean. Liburu hortan biltzen dira 1977an Telesforo Monzonek deitu zituen euskal abertzale guztien biltzar klandestinoen agiriak. Dokumentu horiek Mirentxu Purroy nafarraren esku ziren orain arte, kazetari hunek ere parte hartu baitzuen Monzonek prestatu zituen bilkuretan. Agiriak Anai Artea elkarteari eman dizkio Purroyk eta orain batasun hunek argitaratu ditu denen esku izan daitezen. Gogoetak egiteko balio duela liburuak uste dute Anai Artekoek, horien artean Mixel Mendiburu gure herritarrak. Senpertarra eskuinean ageria da ondoan dituelarik Mirentxu Purroy eta Battitta Larzabal.