Olentzero eta Mari Domingi larunbat honetan etorriko dira

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Ongietorri beroa egin zitzaien joan den urtean Olentzero ikazkinari eta Mari Domingiri. Artxiboko argazkia

18:00etan eginen zaie ongietorria plazan

Larunbat honetan, abenduak 17, Olentzero eta Mari Domingi plazara jautsiko dira hau­rren ikustera. Hitzordua 18:00etan emana da plazan, eta momentu goxo baten pasatzeko aukera izanen da, musika eta kantuekin.

Bertzalde, ohiturak nahi duen bezala, Eguberri bezperako meza 20:00etan emana izanen da elizan eta Eguberri Egunean, 10:30­ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun