Malerrekako Euskara Batzordeak, Kontseiluak eta Doneztebeko San Migel eskolak Euskaraz bizi nahi dut bertso-paper eta ipuin lehiaketa antolatu zuten Malerrekako ikastetxeetako ikasle eta irakasleendako eta azaroaren 30ean banatu ziren sariak. 3. eta 4. mailakoek ipuinak aurkeztu zituzten eta lehen saria Sunbillako eskolako 3. mailako Ekaitz Bertizentzat izan da Alejandra eta izarra ipuinagatik. Bigarren saria Sunbillako 4. mailako Josune Madariagarentzat izan da (Alejandra eta Kiev ipuina) eta hirugarren saria ere Sunbillara joan da, 4. mailako Uxue Prietorentzat (Alejandra eta zaldia). Laugarren saria Iturengo eskolako Haizea Aioroaren Errumaniatik etorri zen familia ipuinak lortu du eta bosgarrena Doneztebeko eskolako 3. mailako Aritz Zulaikak Errumaniar euskaldunak ipuinarekin. 5. eta 6. mailakoek bertso paper lehiaketa izan zuten eta lehen saria Doneztebeko eskolako Junkal Martiarenarentzat izan da eta eskola eta maila bereko Patxi Martinek aipamena jaso du.