Azaroaren 20ko hauteskundeetan talde bakarra aurkeztu zen Iturenen, Bildu. Kanpainako azken egunean aurkeztu zuten taldea bertso eta trikitixa doinuekin, beraien ideiak herritarren aitzinean azalduz, eta babes haundia jaso zuen hauteskundeetan. Orain, gogotsu hasiko dira udal berria martxan jartzen.